lunes, 30 de abril de 2018

4.JARDUERA: MUGIKORREKIKO MENPEKOTASUNA


Kaixo!

Gaurkoan irakasgaiko laugarren jarduerari ekingo diogu! Eta hau egiteko aukeratutako gaia Salvados programako "Conectados" bideoa izan da. Denok dakigun bezala, bizi garen gizartean mugikorren erabilerak ikaragarrizko eragina dauka pertsonen arteko harremanetan zein norberaren bizitza kalitatean. Eta horrek kezka handiak sortzen ditu.

Beraz, gai honen inguruan pixkat arakatzeko, Genially programarekin, Mugikorren Menpekotasunaren inguruko aurkezpen dibertigarri bat egitea aukeratu dut.

Espero dut gustokoa izatea.

domingo, 22 de abril de 2018

3.JARDUERA: GRAMIFIKAZIOA

Kaixo berriz ere!

Hemen natortzue irakasgaiko hirugarren jarduerarekin... Oraingo honetan, Interneten aritzeko beharrezkoak diren kontzeptu zerrenda batetik, kontzeptu bat aukeratu eta horren informazioa bilatu, ulertu eta azaldu behar izan dut. Nik Gramifikazioa kontzeptua aukeratzea erabaki dut. 

Hori horrela, hemengo sarreran, Gramifikazioa kontzeptuaren infografia aurkituko duzue. Horretarako, easely programa erabili dut, non aipaturiko kontzeptuaren informazio laburra jarri dudan.




Ikus daitekeen bezala, infografiak oso tresna baliagarriak dira; hainbat gai desberdinei buruzko informazio sinple eta ulergarriak  partekatzeko eta helarazteko aukera ematen digutelako.


Espero dut jarritako informazioa zuen gustokoa eta interesekoa izatea; eta nola ez, ulergarria.

viernes, 23 de marzo de 2018

2.JARDUERA: STOP MOTION

Jendartea aldatu den heinean, bizitzeko eta lan egiteko erak ere aldatu egin direla uka ezina da; IKT-ek egunerokotasunean izugarrizko garrantzia hartu dutelarik. Beraz, argi dago gaur egungo sisteman lan egiteko, IKT-ak ezinbestekoak eta onuragarriak direla.

Eta noski, gu Gizarte Hezkuntza munduan ari garela zentratuz, hau guztia argi izan eta gaitasun digitalen berri izatea komeni zaigu. Baina zertarako? Beste toki batzuetako profesional desberdinekin harremanetan egoteko, proiektu desberdinetan besteekin elkarlanean aritzeko, komunikazioa sustatu eta errazteko, existitzen diren proiektuei buruz berri izateko, esperientziak partekatzeko... eta beste zenbait gauzetarako.

Gaur egun gaitasun digital horiek garatzea eta bermatzea ezinbestekotzat jotzen dela esango nuke nik, baina pertsonekin lan egingo dugula kontutan izanda, argi izan behar dugu beste gaitasun batzuk garatzea ere garrantzitsua dela. Hau da, gaitasun digital horiekin soilik ezin gara geratu.

Hau guztia pixka bat azaltzeko asmotan, Hitza Jorratuz taldekideok, Gaitasun Digitalen inguruko Stop Motion bat egin dugu. Espero dut gustokoa izatea.

viernes, 23 de febrero de 2018

1.JARDUERA: MUGIMENDU SOZIALETAKO PROIEKTUAK 

Hitza Jorratuz taldekideok IKTek mugimendu sozialetan duten eragina aztertzeko asmoarekin, bi proiektu desberdin aukeratu genituen; MediaLab Prado eta Harinera ZGZ, hain zuzen. Hemen ikus dezakezue burututako lana.

-----------

Behin lana eginda, bietariko bat aukeratu eta hausnarketa txiki bat egitea gustatuko litzaidake:

Hausnarketa egiteko nik aukeratutako proiektua Harinera ZGZ da, oso proiektu interesgarri eta ezinbestekoa iruditzen zaidalako. Izan ere, auzo, herri zein hirietan honelako iniziatibak egotea garrantzitsua dela uste dut; bertako biztanleen parte-hartze aktiboarekin, tokiko beharrei begira, kudeatzeko ahalmena izatea posible egiten duelako. Hau guztia, auzo, herri zein hiriarentzat boterea eta erabakiak hartzeko aukera paregabea dela esango nuke nik.




Mota honetako proiektuak martxan egoteak, benetan zu bizi zaren tokia eraldatzea posible denaren itxaropena sustatzen du; bertan dauden benetako beharrak identifikatu, irtenbide desberdinak planteatu eta burutzeko aukera emanez. Eta zu, animatzen zara?


-----------

Proiektuaren informazio gehiago nahi izatekotan, web orrialdea bisitatu.